Marmolería Bergaresa


MARMOLES BERGARA

Bergarako instalazio hauetan, harri naturala moztea eta zerratzea, hargintza eta obrak dira jarduera nagusiak. Merkatuko liderrak garenez, marmolarekin, granitoarekin eta abangoardiako materialekin proiektuak egin nahi dituen bezero orori lagun diezaiokegu, bai eta hilerrietarako lanak behar dituen orori ere..


MARMOLES KATAIDE

Arrasaten, sukaldeko eta bainugelako altzarien gainaldeak moztu eta egiten ditugu nagusiki. Dena den, egiten ditugu bestelako lanak ere, granitoarekin, marmolarekin eta konpaktu-markarik onenekin. Bezero bakoitzaren beharretara egokituta eraiki, neurtu eta jartzen ditugu beti produktuak.


LANGA

Gure Eibarreko erakustokian, hilarri-aukera zabala dago. Horma-hilobiak, hilobiak, panteoiak eta halakoak apaintzeko osagarriak ere badaude. Sektorean dugun esperientziari esker, hilobien artearekin lotutako edozein lan motari buruzko orientazioa eta gomendioak eman ditzakegu, zuri inolako konpromisorik eskatu gabe.


konpainiaren osaera

Marmolería Bergaresa, S.L. 1970ean sortu zen enpresa gisa. Rafael Arakistain, Antonio Salegi eta Pedro Salegi izan ziren hiru fundatzaileak.