Produktuak

sukalde eta bainugelak

Edozein elementu neurrira egiteko gai garenez, gure akaberak kalitatezkoak direnez eta era askotako material klasikoak eta abangoardistak dauzkagunez, kalitate tekniko eta estetiko handiko gainaldeak, harraskak, konketak eta dutxa-platerak egiten ditugu.

harrilanak

Harririk onenak aukeratzen ditugu, eta proiektu bakoitzerako egokienak diren teknikekin eta tresnekin lantzen ditugu; hartara, harria arte bihurtzen dugu, forma egokiekin, akabera apaingarriekin eta lekuak edertzen dituzten diseinu esklusiboekin, gero eraikuntzan, zaharberritzeetan eta dekorazioan erabili ahal izateko.

obrak

Diseinua eta funtzionaltasuna elkartuta, fatxaden estaldurak, erremateak, kanpoaldeko eta barnealdeko zoladurak, hormen estaldurak eta eskailera-mailak egiten ditugu, eta zerbitzua azkarra izango dela eta gure profesionalek bezeroari arreta pertsonalizatua emango diotela bermatzen dugu.

hilobien artea

Gure bezeroek adierazitako sentimenduak eta ideiak hartzen ditugu abiapuntutzat, eta gure esperientzia, sormena eta teknologia aurreratua jartzen ditugu proiektuaren zerbitzura, gure lan guztiak teknikoki egokiak izateko, eta batez ere, nortasuna edukitzeko.